ETA ZER GERTATUKO DA SIRIAR ERREFUXIATUEKIN?

5 urte baina gehiago pasa dira Sirian gerra hasi zenetik eta herrialde horretatik errefuxiatu moduan ihesean dabiltzan pertsona kopura egunero handitzen ari da. Gatazka honek dagoeneko lau milio errefuxiatu baino gehiago eragin ditu.

Tamalez, orain arte ez dugu arazo honi konponbide bat ematen asmatu, baina badirudi Europear kontseiluak baduela irtenbide bat: beraien herrialdeetatik ihesean dabiltzan errefuxiatuei lagundu eta bizileku duin bat eskeini beharrean, denak berriz Turkiara bidaltzea.
Turkiak akordio hau sinatzeko arrazoi bakarra ekonomikoa izan da, izan ere, Europar Batasunak diru mordoa eta Europan sartzeko aukera gehiago agindu dizkio.

Gu akordio honen aurka gaude, pertsona ororen duintasuna zapaltzen duela uste baitugu. Guztiok dugu gure herrian gerra edo beste edozein arazo dela eta, babes politikoa izateko eskubidea eta akordio honek hau eta beste hainbak giza eskubide guztiz urratzen dituela pentsatzen dugu.
Gainera, Europar Batasuna errefuxiatuak diruaren truke aldatzen ari da, Turkiak ez dituelako beharrean dauden siriar hauek bizitza hobe bat eskeintzeko intentzioarekin hartu, dirua besterik nahi eztuelako ordea. 

2. Mundu Gerran argi eta garbi ikusi zen jende talde bat (orduan juduak) hiltzeak edo herrialde batetik botatzeak ekartzen dituen ondorio kaltegarri guztiak, eta guztiok damu gara gertatu zenaz. Baina gaur egungo agintariak ez al dira konturatzen orain berdin-berdina egiten ari garela siriarrekin? Beraien herrialdeetatik ihesean dabiltzanei lagundu beharrean, bertan behera uzten ditugu, eta asko eta asko hiltzen ari dira.


 


Hau guztia dela eta, Europar Batasunak arrazakeria utsa den ekintza bat burutu duela uste dugu, giza eskubideak ez errespetatzean gain, errefuxiatuak ere saltzen ari baitira.





MARTXOAK 11

Oraindik gogoan dut egun latz hura, gogoan nire ingurukoen sufrimendu oihuak.

Eguneroko legez, trenean nihoan lanera bidean, kaskoak belarrietan, ezerezera begira. Bat-batean, begirada leihotik altxa eta jendearen izu aurpegiak bistaraztean konturatu nintzen zerbait gertatzen ari zela. Bagoi hartan ixiltasuna nabarmentzen zen, ekaitza baino lehen izaten den barealdia zen hura.

Orduan, zer gertatzen ari zen konturatzerako, izugarrizko danbatekoa entzun nuela gogoan dut, begiak itxi eta momentu batez amaiera iritsi zela pentsatu nuen. Baina ez, bizirik jarraitzen nuen eta iluntasunean garrasiak, garrasiak entzuten nituen nonahi. Lurrean botata, laguntza eske zeuden ume eta helduen sufrimendu eta etsipenezko garrasiak ziren.

Begiak ireki ezinik egon nintzen denbora luzez, berriz lo hartu nuen arte. Esnatzerakoan, ospitalean aurkitzen nintzen, eta ez nekien zer ari zen gertatzen. Medikuak kontatu zidan dena: ia 190 pertsona hildako eta 2000 zauritu egon ziren atentatu baten parte izan nintzen.



Oraintxe kontatu dizueguna, 2004eko martxoaren 11ean, Madrideko tren geltoki batean jazotako atentatu terroristaren biktimetako baten testigantza izan da.

Gertatutakoari buruz irakurtzerakoan, hausnarketa txiki bat egin dugu eta hainbat galdera suertatu zaizkigu: benetan merezi al du hainbat pertsona inozoren bizitza arriskuan jartzean, ideologia bat defenditzearren? Biolentzia al da gure nahiak lortzeko irtenbide egokia al da?

Bada, guk ezetz uste dugu. Pertsona bakoitzak bere ideia eta pentsaera duela eta denak errespetatzen ikasi behar dugula, alegia. Bakoitza den bezelakoa onartu beharra dago, eta elkarren arteko desberdintasunak hitz eginez konpontzeko gai garela uste dugu guk, horregatik hain zuzen, elkar erresetatzen ikasi behar dugu.

Inor ez da besteak baina gutxiago edo gehiago ideia konkretu batzuk defendatzeagatik, eta horiekin bat ez datorrenak ez du inor mespretxatzeko eskubiderik.


.
.
............




MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Jadanik jakingo duzuen bezala, gaur martxoak 8 da, Emakumearen Nazioarteko Eguna, alegia.

Urte luzeetan zehar, mundu osoan emakumea gutxietxia eta mespretxatua izan da, eta mende luzeen ondoren egoera hau aldatzeko prozesuan gaude. Horrexegatik hain zuzen, ospatzen da gaurko eguna, emakumeen egoera salatu eta hau aldatzeko errebindikazio moduan.

Feminismoa, gizarte osoarentzat beharrezko baloreetan oinarritzen dela aitortzeko eguna da gaurkoa,ez baita emakumeen alde egiten duen mugimendu bat soilik, gizarte parekide bat lortzea helburu duen mugimendua da, Pertsona bakoitzaren askatasuna defendatzen du, gizon edo emakume izateagatik ez kezkatu behar izatea, alegia. Parekidetasunak, dudarik gabe, pertsona ororen garapen eta hazkuntzan  laguntzen du, bai gizon, bai emakume izan.


Guk, sarrera honen bidez, egun honen aurrean hartzen den jarrera bat kritikatu nahi dugu, izan ere, jende askok martxoak 8an sexuen berdintasuna defendatu bai, baina gero urte osoan zehar ez du ezer egiten arazo hau konpontzearren.

Hori dela eta, gaurkoan, argi adierazi nahi dugu urteko 365 egunetan jarrera bera izan behar dugula eta martxoaren 8an egindakoak egunero errealitate bihurtzen saiatu behar garela.


Horrez gain, noizbait egun hau ospatzeari uztea da gustatuko litzaigukeena, horrek hain beharrezkoa den berdintasuna lortu dugula adieraziko baitu.