Jadanik jakingo duzuen bezala, gaur martxoak 8 da, Emakumearen Nazioarteko Eguna, alegia.
Urte luzeetan zehar, mundu osoan emakumea gutxietxia eta mespretxatua izan da, eta mende luzeen ondoren egoera hau aldatzeko prozesuan gaude. Horrexegatik hain zuzen, ospatzen da gaurko eguna, emakumeen egoera salatu eta hau aldatzeko errebindikazio moduan.
Feminismoa, gizarte osoarentzat beharrezko baloreetan oinarritzen dela aitortzeko eguna da gaurkoa,ez baita emakumeen alde egiten duen mugimendu bat soilik, gizarte parekide bat lortzea helburu duen mugimendua da, Pertsona bakoitzaren askatasuna defendatzen du, gizon edo emakume izateagatik ez kezkatu behar izatea, alegia. Parekidetasunak, dudarik gabe, pertsona ororen garapen eta hazkuntzan laguntzen du, bai gizon, bai emakume izan.

Guk, sarrera honen bidez, egun honen aurrean hartzen den jarrera bat kritikatu nahi dugu, izan ere, jende askok martxoak 8an sexuen berdintasuna defendatu bai, baina gero urte osoan zehar ez du ezer egiten arazo hau konpontzearren.
Hori dela eta, gaurkoan, argi adierazi nahi dugu urteko 365 egunetan jarrera bera izan behar dugula eta martxoaren 8an egindakoak egunero errealitate bihurtzen saiatu behar garela.
Horrez gain, noizbait egun hau ospatzeari uztea da gustatuko litzaigukeena, horrek hain beharrezkoa den berdintasuna lortu dugula adieraziko baitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina