GIZA ESKUBIDEAK, ZURE ESKUBIDEAK ERE BADIRA!

Giza eskubideak denok, gizaki izate hutsagatik, ditugun eskubide eta betebeharrak dira. Hauek pertsona ororen askatasuna eta besteekiko berdintasuna errespetatuarazten duten hainbat artikulu dira. Hauek errespetatuz eta errespetatuak direla egiaztatuz, bizitza duin bat izatea lortzen dugu guztiok.



AMETSAK ERREALITATE BIHURTUZ

Gaur gauean amets egin dut. Mundu perfektu eta ideal bat azaltzen zen nire ametsean. Bertan gizon-emakume guztiak berdin tratatuak ziren eta arraza, genero, edo erlijio desberdinetako jendea elkarrekin eta pozik bizi zen. Ez zegoen liskarrik, gizarte horretan errespetua eta laguntasuna baitzen nagusi eta inor ez zen gutxietxia. 

Tamalez ametsetako gizarte hau horixe izan da, amets hutsa, inoiz egia izatea lortuko ez dugun utopia soila. Edo agian bai?

Kaletik goazenean azal kolore desberdina izateagatik norbait iraintzen ari direla ikusten badugu, beste aldera begiratu beharrean laguntzen saiatuz; erlijio edo ohitura desberdinak dituztenak kritikatu beharrean, hauek ulertzen saiatuz... poliki poliki lor dezakegu mundu hobe bat. 
Bakoitzak ahal duen neurrian aldaketa txikiak eginez gero, eta egunerokoa normaltasunetik haratago eramanez, gizarte utopiko hau errealitate bihurtzera iritsi gintezke.

Gogor lan egiten badugu, eta gure ametsengatik borrokatzen bagara, inbidia, jeloskortasuna edo zapaluntzak alde batera utzi eta berdintasunean oinarritutako gizarte bat sortzeko gai izango gara!




PANAMA, PARADISU FISKALA

Zer esan  asko ekarri du azken egun hauetan Panamako paperekin gertatu denak, bolo-bolo dabilen gaia baita.  Alemaniako egunkari baten argitalpenari esker mundu osoan jakin da gertatu dena.

Pertsona askok galdetuko dute ea zer den Panamako paperak delako hori. Orain arte Andorra, Suiza eta beste hainbat herrialde erabili dira Hazienda publikoari dirua ezkutatzeko eta horrela B.E.Z -a ez ordaintzeko. Oraingo honetan, akusatuek mugimendurik gabeko  enpresa bat sortu dute Panaman, han dirua gordetzeko asmoarekin.

Hainbat eta hainbat akusatu izan dira ezagunak, esaterako, Lionel Messi futbolaria eta bere aita, Pedro Almodovar zuzendaria, Bertin Osborne abeslari eta aurkezlea. Hauen artean, politikariak eta beraien adiskide eta familiakideak ere egon dira, esaterako, Vladimir Putting, Errusiako presidentea, baita, Fidel Castro, Kubako presidente ohiaren emaztea ere.

Anbizioak mundua mugitzen du, batzuek dutena baina gehiago nahi dute eta beste batzuek ez dute ezer. Zoritxarrez, hauen lema nagusia anbizioa da era horrela jarraitzea pentsatzen dute. Baina hauek badira munduko zati batean agintzen dutenak, zer etorkizun izango du munduak?

Ikusten den bezala, mundu osoko pertsona asko dira paper hauetan inplikatuak izan direnak.

Esaten denez, Panamako paperen infiltrazioa ez zen egia argitara eramateko asmoarekin soilik kanporatu, baizik eta gizartean gorrotoa sorrarazteko eta honetan parte hartu zutenei kalte eragiteko.

Washington-en, 65 herrialde desberdinetako 190 ikertzailek osatutako zentru bat dago. Hauen lana, gizartean gertatzen diren gauzak ikertzea da eta ikusten denez, hauek izan dira Panamako paperen inguruko informazioa eskuratu dutenak. Orain dela urte batzuetatik, hainbat paradisu fiskal egon zitezkeelako susmoa zegoen, eta ondorioz, ikertzaile multzo hau ikertzen hasi zen.

Urte oso bat lan eta lan ikertzen aritu ondoren, inplikatuek beraiek, erraztu diete lana ikertzaileei, izan ere, hauek izan dira hanka sartu dutenak. Inplikatuek, beraiek erabiltzen zuten ordenagailuko sistema bat ez eguneratzeagatik ikertzaileek beraien posta elektronikoan sartzea lortu zuten eta ondorioz, informazioa eskuratzea.

Ikertzaile talde honek zuzeneko harremana zuen Alemaniako "Süddeutsche Zeitung" egunkariarekin eta beraz, egunkari honi pasa zioten informazioa hauek argitara zezaten. Hauei guztiei esker jakin da gertatu dena.






BERNA, PRAGA, POZNAN, BERLIN, PARIS


BERNA

Lehenengo eguna iritsi zen. Helmuga, Berna. Denak ilusioz gainezka eman genion hasiera bidaiari. Parlamentua, udaletxea eta beste hainbat leku bisitatzeko asmoz, egunari ekin genion. Bakoitza bere aldetik joan zen nahi zutena burutzeko, "Turista perfektuak Suitzako hiriburuan". Ondoren, guztiak berriro ere elkartu eta autobean Pragarako bidaia hasi zen. Hurrengo geldialdia PRAGA.






PRAGA

Bigarrena eguna iritsi zen, bero goxo genuen. Eguraldi ederra oraindik eta hiri politago bat bisitatzeko. Bertan erloju astronomikoa, gaztelua eta hain famatua den Carlosen zubia ezagutzeko aukera izan genituen. Bisita gidatuaren ondoren, bakoitza bere kabuz ibili zen hirian zehar. Batzuk, erosketak egiteko aprobetxatu zuten bitartean, beste batzuk argazki sesioa egin zuten.
Egun ederra benetan!





POZNAN

Azkenean iritsi ginen gure helmugara gogo handiz. Bertan ere eguraldiak asko lagundu zigun. Goiza pasa ondoren, bakoitza bere familiarengana joan zen. Batzuk elkarrekin igaro zuten asteburua, beraien Polako eta guzti. Beste batzuek aldiz, familiarekin bakarrik pasa zuten, hango inguruak eta ohitura berriak ezagutuz.
Asteburua pasa ondoren hurrengo hiru egunak elkarrekin pasa genituen guztiok, Astelehenean Poznan zehar joku bat egin genuen eta arratsaldean Aquaparkera joan ginen pixkat disfrutatzeko. Asteartean Torunera joan ginen gengibrezko gailetak egitera








BERLIN

Poznanetik Tolosara bueltan geunden jada, baina oraindik ere leku ezberdinak bisitatzeko gogoz. Oraingoan Berlinen txanda zen. Parlamentua, Holocaustoari eginiko omenaldia, Berlingo harresiaren arrasto batzuk... ikusi genituen. Historikoki gune garrantzitsutzat hartu beharko genuke Paris, Nazismo, Bigarren Mundu Gerra eta antzeko ekitaldiak direla-eta. Ondoren, gutako batzuk nahiago izan zuten etxekoentzako oroigarriak erostera joan, beste batzuk kulturan gehiago murgiltzeko asmotan garagardoa eta saltxitxak probatu zituzten bitartean. Leku polita zen Berlin, historia zati bat gehituta. Pena eguraldia, ez baitzen oso ona izan.







PARIS

Azken eguna, baina denetan ederrena! Goizean turismo apur bat egiteko aprobetxatu genuen: Louvre, Notre Dam... eta beste hainbat eraikuntza bisitatu genituen.
Bazkalostean ordea, denbora librea izan genuen eta bakoitza bere aldetik joan zen hiri paregabe honen sekretuak bilatzera. Egun guztian zehar korrikan ibili harren hiri honek eskeintzen dituen aukera guztiak aprobetxatu genituen eta turismo asko egiteaz gain erosketak egiteko ere aprobetxatu zuten batuzk.


             




Baina tamalez bidaia hau amaierara iritsi zen...
Ez da turismo bidaia bat bakarrik izan hau, hainbat taldekide askoz hobeto ezagutzeko aukera izan dugulako eta beste hainbatekin harreman oso estua izatea lortu dugulako. Esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izan dugu 10 egun hauetan eta bizipen hauek urte askotan gogoan izango ditugula ziur gaude.

Horrez gain, Polonian bertan oso kultura desberdina duen jendearekin harremanetan egoteko aukera izan dugu eta harrigarria iruditu zaigu ohitura hain desberdina duen pertsonekin  harreman estu bat sortzeko gai izatea.
Baina bidaia honi esker oso argi geratu zaigu berdin duela pertsona baten jaioterria edota honek dituen ohiturak, berdin-berdin harreman paregabe bat sortzeko aukera baitago beti.



MILA ESKER GUZTIOI!!!


ETA ZER GERTATUKO DA SIRIAR ERREFUXIATUEKIN?

5 urte baina gehiago pasa dira Sirian gerra hasi zenetik eta herrialde horretatik errefuxiatu moduan ihesean dabiltzan pertsona kopura egunero handitzen ari da. Gatazka honek dagoeneko lau milio errefuxiatu baino gehiago eragin ditu.

Tamalez, orain arte ez dugu arazo honi konponbide bat ematen asmatu, baina badirudi Europear kontseiluak baduela irtenbide bat: beraien herrialdeetatik ihesean dabiltzan errefuxiatuei lagundu eta bizileku duin bat eskeini beharrean, denak berriz Turkiara bidaltzea.
Turkiak akordio hau sinatzeko arrazoi bakarra ekonomikoa izan da, izan ere, Europar Batasunak diru mordoa eta Europan sartzeko aukera gehiago agindu dizkio.

Gu akordio honen aurka gaude, pertsona ororen duintasuna zapaltzen duela uste baitugu. Guztiok dugu gure herrian gerra edo beste edozein arazo dela eta, babes politikoa izateko eskubidea eta akordio honek hau eta beste hainbak giza eskubide guztiz urratzen dituela pentsatzen dugu.
Gainera, Europar Batasuna errefuxiatuak diruaren truke aldatzen ari da, Turkiak ez dituelako beharrean dauden siriar hauek bizitza hobe bat eskeintzeko intentzioarekin hartu, dirua besterik nahi eztuelako ordea. 

2. Mundu Gerran argi eta garbi ikusi zen jende talde bat (orduan juduak) hiltzeak edo herrialde batetik botatzeak ekartzen dituen ondorio kaltegarri guztiak, eta guztiok damu gara gertatu zenaz. Baina gaur egungo agintariak ez al dira konturatzen orain berdin-berdina egiten ari garela siriarrekin? Beraien herrialdeetatik ihesean dabiltzanei lagundu beharrean, bertan behera uzten ditugu, eta asko eta asko hiltzen ari dira.


 


Hau guztia dela eta, Europar Batasunak arrazakeria utsa den ekintza bat burutu duela uste dugu, giza eskubideak ez errespetatzean gain, errefuxiatuak ere saltzen ari baitira.





MARTXOAK 11

Oraindik gogoan dut egun latz hura, gogoan nire ingurukoen sufrimendu oihuak.

Eguneroko legez, trenean nihoan lanera bidean, kaskoak belarrietan, ezerezera begira. Bat-batean, begirada leihotik altxa eta jendearen izu aurpegiak bistaraztean konturatu nintzen zerbait gertatzen ari zela. Bagoi hartan ixiltasuna nabarmentzen zen, ekaitza baino lehen izaten den barealdia zen hura.

Orduan, zer gertatzen ari zen konturatzerako, izugarrizko danbatekoa entzun nuela gogoan dut, begiak itxi eta momentu batez amaiera iritsi zela pentsatu nuen. Baina ez, bizirik jarraitzen nuen eta iluntasunean garrasiak, garrasiak entzuten nituen nonahi. Lurrean botata, laguntza eske zeuden ume eta helduen sufrimendu eta etsipenezko garrasiak ziren.

Begiak ireki ezinik egon nintzen denbora luzez, berriz lo hartu nuen arte. Esnatzerakoan, ospitalean aurkitzen nintzen, eta ez nekien zer ari zen gertatzen. Medikuak kontatu zidan dena: ia 190 pertsona hildako eta 2000 zauritu egon ziren atentatu baten parte izan nintzen.



Oraintxe kontatu dizueguna, 2004eko martxoaren 11ean, Madrideko tren geltoki batean jazotako atentatu terroristaren biktimetako baten testigantza izan da.

Gertatutakoari buruz irakurtzerakoan, hausnarketa txiki bat egin dugu eta hainbat galdera suertatu zaizkigu: benetan merezi al du hainbat pertsona inozoren bizitza arriskuan jartzean, ideologia bat defenditzearren? Biolentzia al da gure nahiak lortzeko irtenbide egokia al da?

Bada, guk ezetz uste dugu. Pertsona bakoitzak bere ideia eta pentsaera duela eta denak errespetatzen ikasi behar dugula, alegia. Bakoitza den bezelakoa onartu beharra dago, eta elkarren arteko desberdintasunak hitz eginez konpontzeko gai garela uste dugu guk, horregatik hain zuzen, elkar erresetatzen ikasi behar dugu.

Inor ez da besteak baina gutxiago edo gehiago ideia konkretu batzuk defendatzeagatik, eta horiekin bat ez datorrenak ez du inor mespretxatzeko eskubiderik.


.
.
............




MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Jadanik jakingo duzuen bezala, gaur martxoak 8 da, Emakumearen Nazioarteko Eguna, alegia.

Urte luzeetan zehar, mundu osoan emakumea gutxietxia eta mespretxatua izan da, eta mende luzeen ondoren egoera hau aldatzeko prozesuan gaude. Horrexegatik hain zuzen, ospatzen da gaurko eguna, emakumeen egoera salatu eta hau aldatzeko errebindikazio moduan.

Feminismoa, gizarte osoarentzat beharrezko baloreetan oinarritzen dela aitortzeko eguna da gaurkoa,ez baita emakumeen alde egiten duen mugimendu bat soilik, gizarte parekide bat lortzea helburu duen mugimendua da, Pertsona bakoitzaren askatasuna defendatzen du, gizon edo emakume izateagatik ez kezkatu behar izatea, alegia. Parekidetasunak, dudarik gabe, pertsona ororen garapen eta hazkuntzan  laguntzen du, bai gizon, bai emakume izan.


Guk, sarrera honen bidez, egun honen aurrean hartzen den jarrera bat kritikatu nahi dugu, izan ere, jende askok martxoak 8an sexuen berdintasuna defendatu bai, baina gero urte osoan zehar ez du ezer egiten arazo hau konpontzearren.

Hori dela eta, gaurkoan, argi adierazi nahi dugu urteko 365 egunetan jarrera bera izan behar dugula eta martxoaren 8an egindakoak egunero errealitate bihurtzen saiatu behar garela.


Horrez gain, noizbait egun hau ospatzeari uztea da gustatuko litzaigukeena, horrek hain beharrezkoa den berdintasuna lortu dugula adieraziko baitu.