Giza eskubideak denok, gizaki izate hutsagatik, ditugun eskubide eta betebeharrak dira. Hauek pertsona ororen askatasuna eta besteekiko berdintasuna errespetatuarazten duten hainbat artikulu dira. Hauek errespetatuz eta errespetatuak direla egiaztatuz, bizitza duin bat izatea lortzen dugu guztiok.
AMETSAK ERREALITATE BIHURTUZ
Gaur gauean amets egin dut. Mundu perfektu eta ideal bat azaltzen zen nire ametsean. Bertan gizon-emakume guztiak berdin tratatuak ziren eta arraza, genero, edo erlijio desberdinetako jendea elkarrekin eta pozik bizi zen. Ez zegoen liskarrik, gizarte horretan errespetua eta laguntasuna baitzen nagusi eta inor ez zen gutxietxia.
Tamalez ametsetako gizarte hau horixe izan da, amets hutsa, inoiz egia izatea lortuko ez dugun utopia soila. Edo agian bai?
Kaletik goazenean azal kolore desberdina izateagatik norbait iraintzen ari direla ikusten badugu, beste aldera begiratu beharrean laguntzen saiatuz; erlijio edo ohitura desberdinak dituztenak kritikatu beharrean, hauek ulertzen saiatuz... poliki poliki lor dezakegu mundu hobe bat.
Bakoitzak ahal duen neurrian aldaketa txikiak eginez gero, eta egunerokoa normaltasunetik haratago eramanez, gizarte utopiko hau errealitate bihurtzera iritsi gintezke.
Gogor lan egiten badugu, eta gure ametsengatik borrokatzen bagara, inbidia, jeloskortasuna edo zapaluntzak alde batera utzi eta berdintasunean oinarritutako gizarte bat sortzeko gai izango gara!
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
