Zer esan asko ekarri du azken egun hauetan Panamako paperekin gertatu denak, bolo-bolo dabilen gaia baita. Alemaniako egunkari baten argitalpenari esker mundu osoan jakin da gertatu dena.
Pertsona askok galdetuko dute ea zer den Panamako paperak delako hori. Orain arte Andorra, Suiza eta beste hainbat herrialde erabili dira Hazienda publikoari dirua ezkutatzeko eta horrela B.E.Z -a ez ordaintzeko. Oraingo honetan, akusatuek mugimendurik gabeko enpresa bat sortu dute Panaman, han dirua gordetzeko asmoarekin.

Hainbat eta hainbat akusatu izan dira ezagunak, esaterako, Lionel Messi futbolaria eta bere aita, Pedro Almodovar zuzendaria, Bertin Osborne abeslari eta aurkezlea. Hauen artean, politikariak eta beraien adiskide eta familiakideak ere egon dira, esaterako, Vladimir Putting, Errusiako presidentea, baita, Fidel Castro, Kubako presidente ohiaren emaztea ere.
Anbizioak mundua mugitzen du, batzuek dutena baina gehiago nahi dute eta beste batzuek ez dute ezer. Zoritxarrez, hauen lema nagusia anbizioa da era horrela jarraitzea pentsatzen dute. Baina hauek badira munduko zati batean agintzen dutenak, zer etorkizun izango du munduak?

Ikusten den bezala, mundu osoko pertsona asko dira paper hauetan inplikatuak izan direnak.
Esaten denez, Panamako paperen infiltrazioa ez zen egia argitara eramateko asmoarekin soilik kanporatu, baizik eta gizartean gorrotoa sorrarazteko eta honetan parte hartu zutenei kalte eragiteko.
Washington-en, 65 herrialde desberdinetako 190 ikertzailek osatutako zentru bat dago. Hauen lana, gizartean gertatzen diren gauzak ikertzea da eta ikusten denez, hauek izan dira Panamako paperen inguruko informazioa eskuratu dutenak. Orain dela urte batzuetatik, hainbat paradisu fiskal egon zitezkeelako susmoa zegoen, eta ondorioz, ikertzaile multzo hau ikertzen hasi zen.
Urte oso bat lan eta lan ikertzen aritu ondoren, inplikatuek beraiek, erraztu diete lana ikertzaileei, izan ere, hauek izan dira hanka sartu dutenak. Inplikatuek, beraiek erabiltzen zuten ordenagailuko sistema bat ez eguneratzeagatik ikertzaileek beraien posta elektronikoan sartzea lortu zuten eta ondorioz, informazioa eskuratzea.
Ikertzaile talde honek zuzeneko harremana zuen Alemaniako "Süddeutsche Zeitung" egunkariarekin eta beraz, egunkari honi pasa zioten informazioa hauek argitara zezaten. Hauei guztiei esker jakin da gertatu dena.